Giza-Txokoa

ONDORIOAK

Arrazismoari buruzko dokumentala:
Arrazismoa antzinatik existitzen zen. Tasmanian gertatu zenarekin hasi zen eta naziek judutarrei egindakoarekin amaitu zen.
Ingelesak uharte batera indigenak eraman zituzten eta hor, esterminio zelai bat sortu zuten.
Arrazismoarengatik jende asko hil zen eta kultura desberdinak desagertu ziren.
Une horretan botere gehiago zutenek beti irabazten zuten, eta kasu honetan zuriak beltzak baino boteretsuagoak ziren eta hauek nahi zutena egiten zuten beltzaranekin.
Ere bai ikusten da zuriek ez zutela pentsatzen aborigenak pertsonak zirela, animaliak baizik. Horregatik horrela tratatzen zituzten, animali batzuk bezala.
Pentsamendu horiek, orainaldian onarezinak  dira baina  gogoratu behar dugu gizakiaren historian, sarraski asko hasi direla halako pentsamenduengatik.

Pobrezia munduan:
Espainiako txiroak umeak, etorkinak eta familia batzuk dira. Familia horiek ezin dute berogailua jarri neguan, ezin dute gastu ustekabeko ordaindu  eta ezin dira oporretan joan. Beste batzuk ez dute argirik, jantzi berririk, etxerik… ezin dutelako ordaindu gastu hauek.
Espainian probintziarik txiroenak hegoaldekoak dira, eta aberatsena E. H. da.
Dirua oso txarto banatuta dago eta orduan, herrialde batzuetan diru asko eta txiro gutxi daude eta beste batzuetan diru gutxi eta txiro asko.